XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aste Nagusiari hasiera emateko
IX Txistulari Kontzertu Nagusia Donostian.

IX Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko dute 100en bat txistularik Donostian, abuztuaren 10ean, Aste Nagusiari hasiera emateko.

Jesus Guridi, aita Donostia eta Jose Ansorena musikalarien mendeurrena gogoratuz antolatu du aurtengo hau Txistulari Elkarteak Donostiako Udaletxearen laguntzaz.

Arratsaldeko 5etan Konstituzio enparantzan dagoen udal liburutegian bilduko dira parte hartzaile guztiak, elkarrekin saio bat egiteko.

Ondoren biribilketak joko dituzte Parte Zaharrean.

Iluntzeko 8etan kontzertua eskainiko dute, Jose Inazio Ansorena buru dutela.

Joxe Ansorena, Jesus Guridi eta aita Donostiaren obrez gainera Raimundo Sarriegi Eusebio Basurko eta Etxahunen obrak joko dituzte.

M.A.